Motxila garraioa

Paq Mochila erreserba ezazu

Zure bizkar-zorroa edo maleta Santiago bidean garraiatzea kontrata ezazu

Hainbat etapa eta taldetako bideetarako deskontuei onura atera iezaiezu (8 bizkar-zorro edo gehiago).
Puedes reservar una distancia máxima diaria de 60km. Para etapas de más km, consulta en paqmochila@correos.com.

Eskaintzak eta Paketeak

Nola dabil?

1. Erreserba A través de nuestra web o por e-mail hasta las 21:00h. de día anterior.
2. Identifikatzen Cuelga en tu equipaje la etiqueta que te enviamos por e-mail. Si no puedes imprimirla, identifícalo con un papel con tus datos.
3. Utzi ekipajea Déjalo en la recepción del alojamiento antes de las 08:00h.
4. Bide ona! Entregaremos tu equipaje en tu siguiente alojamiento antes de las 14:30h.

Correos-en bizkar-zorroen, maleten edo ekipajeen eguneroko garraioa egiten dugu ostatu batetik bestera Santiago bidean zehar.

Bidea bizkar-zorrorik gabe egitea erabakiz gero, Correos-en bizkar-zorroa edo maleta egunero (igandeetan eta jaiegunetan ere bai) garraiatzeko ardura hartuko dugu, etapaz etapa, zehaztu dizkiguzun aterpetxe, ostatu edo hoteletara eramateko.

Nola funtzionatzen du Paq Mochila zerbitzuak?

  • Zerbitzua kontrata ezazu. Santiago bideko zein etapa egingo dituzun eta geratuko zaren ostatuak zehaztu iezazkiguzu. Zerbitzua lekualdaketa egin eta aurreko eguneko 21:00ak baino lehen kontratatu beharko da.
  • Bizkar-zorroa identifika ezazu. Ibiltzera atera baino lehen, ekipajea erreserba egin zenuenean eman genizun etiketarekin identifika ezazu. Etiketan zure datuak eta zure lekualdaketen datuak agertuko dira, eta horri esker bizkar-zorroa aurkitu eta, ondorioz, zerbitzua behar den bezala burutu ahal izango dugu.
    Ez baduzu erreserba online bidetik egin, ekipajea gure Paq Mochila gutun-azalean sartu beharko duzu, guk identifikatu ahal izateko. Ostatuetan aurkituko dituzu gutun-azalak, edo hemen deskarga dezakezu. Gure postariek jasoko dute eta jarraipen-kodea daraman etiketa jarriko diote, garraioa egin ahal izateko.
  • Zure ekipajea utz ezazu. Ekipajea identifikatu ondoren, ostatuaren harrera-lekuan edo ostalariak zehazten dizun tokian utz ezazu 08:00ak baino lehen.
  • Buen Camino! Zamarik gabe ibili eta Santiago bideaz gozatu. Bitartean, gure postariek zure ekipajea zehaztutako hurrengo ostatura eramatearen ardura hartuko dute, eta 14:30ak baino lehen utziko dute.

¿Paq Mochila nola kontratatu?

Paq Mochila zerbitzua orrialde honen hasieran aurkituko duzun online inprimakiaren bitartez kontrata dezakezu. Prozesua oso erraza da: eskatzen diren eremuak bete eta ordainketa kreditu-txartel baten edo PayPal zerbitzuaren bidez egin baino ez da behar.

Online kontratatzeko, Santiago bideko zein etapa ibiliko dituzun, noiz egingo duzun, eta lehenengo ostatua zein izango den bakarrik jakin behar dugu. Hortik aurrera:

  • Etapa guztiak antolatuta badituzu eta ostatu guztiak ezagutzen badituzu, ordainketa egin ondoren zehaztu eta lekualdaketa guztiak antolatu ahal izango dituzu.
  • Oraindik ez badakizu zein aterpetxe, ostatu, edo hoteletan geratuko zaren, ez da ezer gertatzen. Nahi duzunean erreserban sartu eta ostatuak zehaztuz joan ahal izango zara. Gogoratu: lekualdaketa egin eta aurreko eguneko 21:00ak baino lehen jakinarazi beharko diguzu.

Kontratazioa amaitzean, mezu elektroniko bat jasoko duzu non erreserbaren datu guztiak eta sarbide-kode bat agertuko diren. Horri esker, aldaketak egin edo ostatuak zehaztu ahal izango dituzu.

Erreserba bakoitza 15 kg baino gutxiagoko fardeleko (bizkar-zorroa zein maleta) izango da. Gehienezko ibilbidea 60 km/eguneko izango da.

Eskaintzak, deskontuak, eta tarifen kontsulta

Webgune honetako online inprimakian Santiago bideko ibilbiderik hedatuen artean aukeratu, zure ibilbidea diseinatu, eta tarifa kontsultatu ahal izango duzu.

  • Salneurri berezia bost etapa edo gehiago kontratatuz gero: gure Paq-aren bat aukeratzen baduzu edo bost etapa edo gehiagoko ibilbidea erreserbatu egiten baduzu, euro bat etapako deskontua eskuratuko duzu.
  • Eskaintza Orreaga eta Irunetik: Frantziako bidea Orreagatik Santiagora edo Iparraldeko bidea Irunetik Santiagora kontratatuz gero, % 10eko deskontua jasoko duzu.

Ohiko galderak

Honako ibilbide hauetan kontratatu ahal izango duzu Paq Mochila: Frantziako bidea Orreagatik, Portugalgo bidea Tui-tik, Kostaldeko Portugalgo bidea A Guarda-tik, Bide Primitiboa Oviedo-tik, Iparraldeko bidea Irunetik, Ingalaterrako bidea Ferrol-etik, Sanabria-ko bidea Ourense-tik, eta Fisterra eta Muxía-rako bidea.

Paq Mochila erreserbak kreditu txartelarekin edo Paypal bidez, banku transferentziarekin edo Posta Bulegoetara joan daitezke.

* Ordainketa errazteko eta Covid-19ren aurkako gomendioak betetzeko, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ez dira diruzko ordainketak onartuko, Posta bulego batean egindakoak izan ezik.

Bai. Zerbitzua Aste Santutik urriaren 31ra arte egongo da indarrean, astelehenetik igandera, jaiegunak barne.

Neguko bidea eta Aragoitik igarotzen den Frantziako bidean zerbitzua bakarrik astelehenetik ostiralera eskainiko da. Beste data batzuetarako, paqmochila@correos.com helbidean galdetu dezakezu.

Zerbitzua kontratatzean, bakarrik lehenengo eguneko ostatua zehaztu beharra dago. Gainerako etapak eta ostatuak erreserbatzen dituzunean edo egunik egun zehaztu ditzakezu, beti ekipajea jaso eta aurreko eguneko 21:00ak baino lehen.

Bai, Paq Mochila kontrata dezakezu, berdin da aukeratu duzun ostatu-mota zein den (hotela, ostatua, apartamentua, landetxea, eta abar). Baldintza bakarra dago: tokiak harrera-lekuren bat izan beharko du bertan ekipajea jasotzeko eta uzteko.

Aukeratutako ostatuak harrerarik ez badu, bilketa / entrega puntu alternatibo bat aurki dezakezu eta paqmochila@correos.es posta elektronikoz jakinarazi.

Xunta-ren Aterpetxe Publikoetan ez da onartzen bizkar-zorroak jasotzea edo entregatzea. Bidalketa / bilketa leku alternatiboa aurki dezakezu edo gurekin harremanetan jarri paqmochila@correos.com helbidera.

Bai, edozein aldaketa egin dezakezu ‘Erreserba aldatu’ atalean sartuz, kontratatu zenuenean bidali genizun mezu elektronikoan dagoen kodea erabiliz. Aldaketak lekualdaketa egin eta aurreko eguneko 21:00ak baino lehen egin beharko dira.

Ekipajearen gehienezko pisua 15kg-koa da. Zure ekipajeak gehiago pisatzen badu, bi ekipajetako garraioa kontratatu beharko duzu.

Bidean zehar edozein gertakari jasoz gero, gurekin harremanetan jar zaitezke paqmochila@correos.com helbide elektronikoan

Bidea ezin baduzu hasi eta erreserba bertan behera utzi nahi baduzu, jakinarazi iezaguzu paqmochila@correos.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Erreserbatu duzun eguna eta aurreko eguneko 21:00ak baino lehen bertan behera uzten baduzu, dirua itzuliko dizugu.

Beste edozein zalantza badaukazu, gurekin harremanetan jar zaitezke paqmochila@correos.com helbide elektronikoan.