
Bizikleta garraioa Santiagotik
Done Jakue bidea bizikletaz egingo duzu? Utzi zure bizikletaren garraioa erreserbatuta Santiagotik.
Paq Bicicleta zerbitzuaren bidez, zure bizikleta Santiagotik Espainiako edozein postetxetara eramateko aukera kontratatu dezakezu online. Donejakue Bidea amaitu ondoren iristen zarenean, zure zain egongo gara.
Helmugaren data eta lekua baino ez diguzu adierazi behar. Bidea amaitu ondoren Santiagora iristen zaren egunean, Correosen bulegora hurbildu (Rúa do Franco, 4, Katedraletik 2 minutura) eta bizikleta paketatu besterik ez duzu egin beharko.
Bizikletaren lekualdaketa enbalaje egokituarekin egiten da -170cm-ko luzera, 30cm-ko zabalera eta 90cm-ko garaiera- ia desmuntatu behar ez izateko eta 300 euroko asegurua dauka, handitzeko modukoa, eta jarraipen zenbaki bat, uneoro non dagoen jakin dezazun.
Erraza, erosoa eta kezkarik gabea. Erreserbatu zure Bizikleta Paq online!
Done Jakue bideko edozein lekutara bizikletak garraiatzea
Bidea hasi behar duzun puntura zure bizikleta bidali nahi baduzu, zoaz gure edozein bulegora, Paq Bicicleta eskatzeko. Bulegoan gure bilgarri berezia emango dizute, bizikleta bertan sartu eta bidalketa egin ahal dezazun. www.correos.es gure webgunetik paketearen jarraipena egiteko aukera emango dizun kodea jarriko diogu.
Bidaia hasi behar duzun herriko posta bulegora bidali dezakezu (15 egunez gordeko dugu dohainik) eta zure bidaia Orreagan hasten bada Burgueteko bulegora bidaliko dugu (San Nicolas kalea, 30) , Orreagatik 3 km-ra.
Bidalketa garaiz heltzen dela ziurtatzeko, zure bizikleta hiru edo lau egun baliodun lehenago bidaltzea gomendatzen dizugu.
Dagoeneko Bidea egin baduzu eta bizikleta Donejakuetik edo Bidea amaitzea erabaki duzun herritik bueltan garraiatu nahi baduzu, bila ezazu gertuen daukazun posta bulegoa eta bertatik itzuliko dizugu.
Prezioak 2026
Prezio horren barruan:
Bilgarri berezia (170x30x90)
Nahi izanez gero handitu ahal izango duzun 300 euroko asegurua sartzen da.
PAQ BICICLETA
Uharteetara
Uharteetara, Ceuta eta Melillara
Bizikletaz Donejakue Bideari buruzko informazio interesgarria
Bai, Paq Bicicleta barruan, bidalketaz eta kutxaz gain, 300 €-ko asegurua dago. Aseguru hori 6.000 €-ra arte luza daiteke. Hauek dira penintsulako bidalketetarako tarifak: 500 €-ko asegurua, 1,5 €-ko kostua | 1.000 €-ko asegurua, 57,95 €-ko kostua | 3.000 €-ko asegurua, 87,95 €-ko kostua | 6.000 €-ko asegurua, 132,95 €-ko kostua. Gainerako bidalketetarako, kontsulta ezazu aseguruaren zabalkuntza gertuen duzun posta-bulegoan.