Paq Mochila Zerbitzuaren Baldintza Orokorrak  

Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A. S.M.E. (hemendik aurrera, CORREOS) enpresaren paketeria-zerbitzuak kontratatzean, zuk, igorle, honako Baldintza eta Betebehar hauek Correos-ek bidalketa onartzen duenetik aplikatuko dituela onartzen duzu, kontratatutako zerbitzutik eratorritako itunak edota berariazko baldintzak daudenean izan ezik. CORREOS-ek bere baliabidez baliatuta burutu ahal izango ditu zerbitzuak, edo zerbitzuaren ematea neurri batean azpikontratatu ahal izango du.

CORREOS-ek honako Baldintza eta Betebehar hauek aldatzeko eskubidea gordeko du. Indarrean dagoen baldintzen bertsioa el Camino con Correos (www.elcaminoconcorreos.com/eu/) webgunean argitaratu dena izango da. CORREOS-ek bezeroari jakinaraziko dizkio aldaketak.

Produktua

Paq Mochila

A. Ezaugarriak: Zerbitzu honetan, CORREOS-ek bizkar-zorroen eta maleten garraioa egiten du Bideko ostatuen artean. Goizean jasotzen ditu zehaztutako ostatuan, eta 14:30ak baino lehen uzten ditu hurrengo etaparako aukeratu den ostatu, hotel, edo aterpetxean. Horrela, bezeroak Santiago bidea egin dezake ekipajea eraman gabe. Produktuari buruzko informazio gehiago eskura dezakezu hemen: https://www.elcaminoconcorreos.com/eu/motxila-garraioa.

Fardelak ezin izango du 20 kilo baino gehiago pisatu, eta lekualdaketaren gehienezko ibilbidea 60 kilometro/egunekoa izan beharko da. Fardelaren gehienezko neurria luzera, altuera, eta zabalera batuz lortuko da: ez ditu 210 zentimetro baino gehiago izango orokorrean, eta neurririk handiena ezin izango da 120 zentimetro baino gehiagokoa.

B.  Kontratazioa: Bezeroak CORREOS-en Paq Mochila kontrata dezake 3 modutan: online, helbide elektronikoaren bidez, edo telefonoz.

Paq Mochila honako bide hauetatik kontratatu behar da: online, www.elcaminoconcorreos.com/eu/ webgunean; telefonoz, +34 683 44 00 22 zenbakian; eta posta elektronikoaren bidez, paqmochila@correos.com helbide elektronikoan. Zerbitzua egin eta aurreko egunean, 21:00ak baino lehen, kontratatu beharko da, eta ekipajea bilduko den lekua, entregatuko den herria, izena, eta harremanetan jartzeko telefonoa zehaztu beharko dira. Bezeroak ekipajea prestatuta utzi beharko du ostatuaren harrera-lekuan bilketa eguneko 08:00ak baino lehen.

Bezeroak CORREOS-ek bidalketaren edukia garraiatzeko onargarria dela ziurtatzen du, baita bidalketa behar den bezala identifikatuta (ekipajearekin edo bizkar-zorroarekin batera bidali behar den etiketarekin) eta prestatuta dagoela ere, CORREOS-ek garraio segurua egin dezan arreta handiz mugitzen duenean. Bezeroak haustearen erantzukizunak bere gain hartuko ditu. Halaber, zuzen eta zehatz bete beharko ditu dokumentu guztietan eskatuko diren datuak, igorleari, jasotzaileari, kontratatutako zerbitzuei, eta bidalketaren ezaugarriei dagokienez.

Bilketa bezeroak eskura dituen ostatuen artean aukeratu dituenetan dauden sarrera-puntuetan egingo da.

Ez dira onartuko ekipajearen kanpotik lotutako edo zintzilikatutako objektuak. Garraiatuko diren gauza guztiak ekipajearen barruan joango dira, behar den bezala paketatuta. Ez da onartuko ekipaje itxura (hau da, bizkar-zorroa edo maleta) ez duena.

Paq Mochila zerbitzuak ez du tokia erreserbatzeko eskubidea ematen bidalketa egiten den ostatuetan.

Paq Mochila zerbitzua kontratatu ahal izateko, bezeroa 18 urte baino gehiago dituen pertsona fisikoa izan behar da; bidaia-agentzia baten kasuan, pertsona juridikoa izango da.

Bezeroak, ibilbidean aldaketak egitearen ondorioz, bizkar-zorroaren helmuga aldatzen badu, Correos-i jakinarazi beharko dio telefonoz edo posta elektronikoaren bidez, zerbitzua burutuko den eguna eta aurreko egunean, 21:00ak baino lehen. Aldaketak (ostatuaren, bilketaren, entregaren, edo lekualdaketen daten aldaketak, hain zuzen ere) jakinarazten ez badira, dagoeneko ordaindu den zerbitzua galduko da, eta ezin izango da zerbitzuaren truke ordaindutako zenbatekoa itzultzeko erreklamaziorik egin.

Correos-ek ez du ardura hartuko ekipajeak galtzen edo lapurtzen badira bezeroak zehaztutako puntuetan entregatu eta gero.

C. Zerbitzuaren funtzionamendua: Bezeroak zerbitzua erreserbatzen du zehaztutako edozein bidetatik (online, posta elektronikoaren bidez, edo telefonoz). Orduan, erreserba-kode bat sortuko da, zerbitzura lotuta egongo dena ibilbide guztian zehar. Bezeroak www.elcaminoconcorreos.com/eu/ webgunean kontsulta ditzake zerbitzu hau eskuragai dagoen datak.

Correos-ek ekipajea bilduko eta entregatuko du bezeroak aukeratu dituen tokietan, ostatuak errefusatzen badu izan ezik. Ekipajeak prestatuta egon beharko dira ostatuen harrera-lekuan 08:00ak baino lehen, eta helmugan entregatuko dira beti 14:30ak baino lehen. Bilduko eta entregatuko dira bezeroa egon behar gabe, eta dokumenturik sinatu gabe. Helmugako tokian ekipajea ez badute jasotzen eta zaintzen, Correos harremanetan jarriko da bezeroarekin, entrega non egingo den adosteko.

Ekipaje bakoitzak bere erreserba-kodea darama, eta Correos-en Paq Mochila-ko etiketarekin batera jartzen da zerbitzuaren lehenengo egunean.

D. Salneurria eta fakturazioa: Zerbitzuaren salneurri bateratua balioztatuko da 20 kilo baino gutxiagoko fardel bakarraren bidalketan oinarrituta, 25 kilometro edo gutxiagoko lekualdaketarako etapen artean. Etapa luzeagoa bada, salneurria distantziaren baliokidea den etapa-kopuruarekin proportzionala izango da (hau da, bezeroak 50 kilometroko ibilbidea egin nahi badu egunero, 2 etapa kobratuko zaizkio; 60 kilometro egin nahi baditu, 4 etapa kobratuko zaizkio, salneurria gora biribilduta). Lekualdaketaren gehienezko ibilbidea 90 kilometro/egunekoa izango da.   

Kontratatutako zerbitzuaren azken salneurriak, webgune honetan agertzen dena, zure kasuan aplikagarria izan daitekeen edozein zeharkako zerga barne dakar.

Ordainketa aurretik egingo da, banku-txartelaren edo PayPal-en bidez erreserba online egin bada, eta transferentziaren edo eskudiruaren bitartez erreserba telefonoz edo posta elektronikoz egin bada.

Online bidetik zerbitzua kontratatu eta ordaindu ondoren, Correos-ek faktura oso bat egingo du, eta bezeroari posta elektronikoaren bidez bidaliko zaio. Beste bi kontratazio-bideetan (telefonoa eta posta elektronikoa), ordainketaren likidazioa egiten denean Correos-ek, besterik adierazi ezean, faktura sinplifikatuta egingo du. Bezeroak zerbitzuaren faktura osoa nahi badu, eskatu beharko du +34 683 44 00 22 telefonoan, edo honako helbide elektroniko honetan: paqmochila@correos.com.

Baldintza orokorrak onartzen badituzu, Correos-ek fakturak formatu elektronikoan egiteko baimena izango du.

E. Entrega-epea: Ekipajea bilketa egiten den egun berean emango da, 14:30ak baino lehen, helmugako ostatuan.

F. Erreklamazioak: Correos-ek ez du ardurarik hartuko objektu edo ekipaje hauskor, baliotsu, edo galkorrengatik, ezta horien barruan desegokiak diren bilgarrietan gorde diren objektuengatik ere.

  • Bezeroak erreklamazioak egiteko eta kalteak ordaintzeko dituen eskubideei dagokienez, aplikagarria izango da Merkantzien Lurreko Garraioaren Kontratuaren Legean ezarritako araudia. Bezeroak, ezinbesteko kasuagatik izan ezik, Correos-en aldetik gehienezko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dauka, bidalitako ekipajeak galdu, hondatu, lapurtu, edo suntsitu egiten badira, azaroaren 11ko Merkantzien Lurreko Garraioaren Kontratuaren 15/2009 Legearen 57. artikuluari jarraituz.
  • Erreklamazioa egingo da jarraian zehazten den prozedura jarraituz.

Correos-ek ekipajea berreskuratzeko eskubidea izango du hori ikuskatzeko eta balioztatzeko; beraz, bezeroak eskura izan beharko du hondatutako merkantzia erreklamazioari irtenbidea aurkitu arte.

  • Erabileraren ondorioz gertatutako kalteak (urradurak, urratuak...): ekipajearen erabileraren ondorioz edozein irtenetan kalte edo akatsaren bat gertatzen bada, ez duzu kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik izango.
  • Correos-i egotzi dakiokeen entregaren atzerapena gertatzen bada, bezeroak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du jasandako kaltearengatik; muga garraioaren salneurria izango da.
  • Erreklamazioak egiteko erabakitako prozedura: bezeroak, aurreko edozein arrazoirengatik erreklamazio bat egiteko, honako hau egin behar du:
  • paqmochila@correos.com helbide elektronikora mezu bat bidali edo +34 683 44 00 22 telefonora deitu gertatu dena jakinaraziz eta azalduz, ustekabea jazo eta hurrengo 24 ordutako epean.
  • Lapurreta edo galtzea gertatu bada, gehienez 10 egun naturaletako epean gertakaria jakinarazi denetik hasita, posta elektronikoaren bidez bidali beharko dira agintari eskudunaren aurrean aurkeztutako salaketa, eta erosketaren faktura.
  • Narriadura larria gertatu bada, gehienez 10 egun naturaletako epean erreserba amaitu denetik hasita, posta elektronikoaren bidez bidali beharko dira kaltearen argazkiak, erosketaren faktura, profesional batek igorritako ekipajearen konponezintasun-ziurtagiria, eta kaltearen ondorioz galdu den zenbatekoaren balioespena.

G. Zerbitzuaren deuseztapena: Bezeroak zerbitzua deuseztatzen badu, jakinarazi beharko du telefonoz, +34 683 44 00 22 zenbakian, edo posta elektronikoaren bidez, paqmochila@correos.com helbidean, zerbitzua egin eta aurreko eguneko 21:00ak baino lehen. Kasu honetan, deuseztapena dohainik izango da. Deuseztapena ezarritako epea igaro ondoren eskatzen bada, dagokizun zigorra ezarriko zaizu, zerbitzua kontratatzean ordaindu zen erreserbaren zenbatekora, guztira, iritsi arte.

H. Erantzukizunaren gabetzea: Correos-ek ez du garraioan zehar, eta entregatu arte, gertatzen diren kalteen eta galeren ardura hartuko, ustekabeagatik, ezinbesteagatik, edo gauzen berezko izaera eta akatsengatik gertatzen badira. Bizkar-zorroan edo fardelean produktu galkorrak badaude, ez dira kalteak ordainduko horiek galtzen edo hondatzen direnean, bidalketaren entrega bermatutako epearen barruan egin bada. Correos-ek ez du kalterik ordainduko bidalketa Correos-ek mugitzeko baztertu dituen artean badago, hau da, debekatutako edukia duen bidalketa bada, araudi aplikagarriari jarraituz, edo bidalketak garraiatzeko baldintza edo xedapen bereziak baditu. Ez ditu kalteak ordainduko ere zerbaiten ondorioz gertatutako kalteak edo ohiz kanpoko kalteak gertatzen badira, ezta kendutako irabaziak badaude ere, edo bizkar-zorroa/maleta galtzearen, kalte egitearen, gaizki entregatzearen, edo ez entregatzearen ondorioz beste edozein zeharkako galera badago.

 

Datuen babesa

Datu pertsonalen babesari buruzko araudi aplikagarria betez, jakinarazi nahi dizugu datu pertsonalak Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A. (hemendik aurrera, “Correos”), IFK A-83052407 eta egoitza soziala Vía Dublín nº 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madril (Espainia) dituena, tratatuko dituela, hemen ezartzen denari jarraituz: Datuen babesari buruzko politika.

Legedia eta eskumena

Legedia aplikagarria Espainiakoa izango da eta, eskumena, ekipajea onartzen den lekuaren probintzia-hiriburuan dauden auzitegi eta epaitegiena.

Zure ekipajearen garraioari buruzko edozein zalantza badaukazu, informazioa eska dezakezu Correos-en edozein bulegotan, +34 683 44 00 22 telefonoan, www.elcaminoconcorreos.com/eu/ webgunean, edo honako helbide elektroniko honetan: paqmochila@correos.com