- Telefonoa komunikatzen ari da, nola jar naiteke zuekin harremanetan?
Gurekin harremanetan jar zaitezke WhatsApp bat bidaliz (+34) 683 44 00 22 telefono zenbakira edo mezu elektronikoa idatziz paqmochila@correos.com helbidera.
- Nire motxila Correoseko Bulego batean utzi eta jaso behar dut etapa bakoitzean?
Ez da beharrezkoa Correoseko Bulego batera joatea zure motxila uzteko, guk jasoko dizugu eta adierazten dizkiguzun establezimenduetan utziko dugu (Udal Aterpetxeetan izan ezik, kasu horietan hurbileko lekuetan utziko dugu. Adieraziko dizugu non).
- Ba al dago motxilak garraiatzeko zerbitzurik asteburuetan?
Aste Santutik urriaren 31ra bitartean, zerbitzua operatibo egongo da astelehenetik igandera, jaiegunak barne. Beste egun batzuetarako paqmochila@correos.com helbidera idatziz kontsulta dezakezu.
- Xuntaren Aterpetxe Publikoetan ostatu hartzea daukat aurreikusita. Nire motxila bertan utz dezaket?
Xuntaren Aterpetxe Publikoek ez dute bertan motxilarik jasotzen ez entregatzen uzten. Hori dela eta, guk adieraziko dizugun establezimendu kolaboratzailean utzi eta jaso dezakezu zure motxila.
- Zuen online erreserbako formularioan ez dut aurkitzen ostatu hartuko dudan aterpetxea.
Horrelakoetan, bidali mezu bat paqmochila@correos.com helbidera, eta zure erreserbarekin lagunduko dizugu. Agian, establezimenduetan motxilak jasotzen ez entregatzen uzten ez duten aterpetxe publikoetakoren bat izan daiteke. Horrela bada, zure motxila guk adieraziko dizugun establezimendu kolaboratzailean utzi eta jaso dezakezu.
- Ostatua aurretik erreserbatu behar al dut etapa guztietan?
Zerbitzua kontratatzeko orduan beharrezkoa den gauza bakarra lehenengo eguneko ostatua adieraztea da. Ez dizkiguzu etapa guztietako ostatuak adierazi behar, nahikoa da horiek egunez-egun adieraztea.
- Nire motxilaren garraioa kontrata dezaket Bidea bizikletaz egiten badut?
Ekipajeak garraiatzeko zerbitzua kontrata dezakezu, etapak 90 kilometro baino gehiagokoak ez badira.
- Maleta erabil dezaket motxila erabili beharrean?
Jakina! Maleta, motxila edo bidaiatzeko poltsa erabili dezakezu, garraiatzeko bezain gogorra baldin bada.
- Motxilak 20 kg. baino gehiago baditu, hortik gorako pisua ordaindu behar al dut?
Ekipajearen gehieneko pisua 20 kilokoa da. Ez dago tarifa estrarik gehiegizko pisuarengatik. Horrela balitz, bi ekipajeren garraioa kontratatu beharko zenuke.
- Bidean ekipaje gehiegi eramaten badut, nire gauzen parte bat bidal dezaket nire motxila arintzeko?
Gure Paq Peregrino izenekoarekin soberan duzun arropa edo bestelako gauzak Bidea amaitzea aurreikusten duzun herriko Correoseko Bulegora, zure etxera edo zure herriko Correoseko Bulegora bidal ditzakezu.
- Zer egin behar dut Bidean gertakariren bat baldin badut?
Bidean gerta daitekeen edozein gertakariren aurrean, gurekin harremanetan jar zaitezke, telefonoz, (+34) 683 44 00 22 zenbakira deituz, WhatsAppez edo paqmochila@correos.com helbidera idatziz.
- Aurretik programatuta neukan jomuga edo ostatua alda dezaket?
Ibilbidean edozein aldaketa egiteko, garraioaren aurreko eguneko gaueko 21:00ak baino lehen jakinarazi behar diguzu.
- Ezin badut Bidea hasi, nola baliogabetu dezaket nire erreserba?
Ezin baduzu Bidea hasi, erreserbaren zenbateko osoa itzuliko dizugu. Bidali mezu bat paqmochila@correos.com helbidera, itzulketa eskatuz.