Bizikleta bidalketa

Bizikleta bidalketa

Bizikleta bidalketa

CORREOSen bizikleten garraioa egiten dugu Donejakue Bidean, zure bizikleta Bidera eraman ahal dezazun

Hastera zoazen puntura eramango dugu, eta baita itzuli ere, amaitzen duzunean.

Bizikletak bidaltzeko PAQ BICICLETA zerbitzuarekin, garraioa egingo dugu egokitutako bilgarriarekin –150 cm luze, 30 cm zabal eta 90 cm altu–, ia desmuntatu ere egin behar ez dezazun. Bidalketak gutxieneko 300 euroko asegurua dauka, eta aseguruaren zenbatekoa handitzeko aukera duzu.

Nola dabil?

Bidea hasi behar duzun puntura zure bizikleta bidali nahi baduzu, zoaz gure edozein bulegora, Paq Bicicleta eskatzeko. Bulegoan gure bilgarri berezia emango dizute, bizikleta bertan sartu eta bidalketa egin ahal dezazun. www.correos.es gure webgunetik paketearen jarraipena egiteko aukera emango dizun kodea jarriko diogu.

Bidaia hasi behar duzun herriko posta bulegora bidali dezakezu (15 egunez gordeko dugu dohainik) eta zure bidaia Orreagan hasten bada Burgueteko bulegora bidaliko dugu (San Nicolas kalea, 30) , Orreagatik 3 km-ra.

Bidalketa garaiz heltzen dela ziurtatzeko, zure bizikleta hiru edo lau egun baliodun lehenago bidaltzea gomendatzen dizugu.

Dagoeneko Bidea egin baduzu eta bizikleta Donejakuetik edo Bidea amaitzea erabaki duzun herritik bueltan garraiatu nahi baduzu, bila ezazu gertuen daukazun posta bulegoa eta bertatik itzuliko dizugu.

Compostelako Donejakuen bulego bat daukagu Katedraletik 2 minutura, Rúa do Franco, 4an, eta baita erromesaren arretarako puntu bat ere, zure Compostela jasotzera joan beharko duzun Carretas kaleko Erromesaren Bulegoan bertan.

Santiago de Compostelako bulegoetatik zure bizikleta Europako beste herrialde batzuetara ere bidali dezakezu. Bidalketak honako herrialdeetara onartzen dira: Austria, Azores, Frantzia, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Grezia, Hungaria, Italia, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania eta Suitza.


Prezioak

Prezio horren barruan:

Bilgarri berezia
Nahi izanez gero handitu ahal izango duzun 300 euroko asegurua sartzen da.

Penintsula barruko bidalketetarako
PAQ BICICLETA
48,05€ (BEZ barne)
Joan-etorriko garraioa bi bidalketa gisa hartuko da kontuan
Bidalketak Balear
Uharteetara
70,10€ (BEZ barne)
Joan-etorriko garraioa bi bidalketa gisa hartuko da kontuan
Bidalketa Kanariar
Uharteetara, Ceuta eta Melillara
Bulegoan kontsultatu
Joan-etorriko garraioa bi bidalketa gisa hartuko da kontuan
Santiagotik
Portugalera
62,55€ (BEZ barne)
Joan-etorriko garraioa bi bidalketa gisa hartuko da kontuan
Santiagotik
Frantziara
84,55€ (BEZ barne)
Joan-etorriko garraioa bi bidalketa gisa hartuko da kontuan
Santiagotik Europako
beste herrialde batzuetara
96,75€ (BEZ barne)
Joan-etorriko garraioa bi bidalketa gisa hartuko da kontuan

Bizikletaz Donejakue Bideari buruzko informazio interesgarria

Bai, Paq Bicicleta barruan, bidalketaz eta kutxaz gain, 300 €-ko asegurua dago. Aseguru hori 6.000 €-ra arte luza daiteke. Hauek dira penintsulako bidalketetarako tarifak: 500 €-ko asegurua, 1,5 €-ko kostua | 1.000 €-ko asegurua, 57,95 €-ko kostua | 3.000 €-ko asegurua, 87,95 €-ko kostua | 6.000 €-ko asegurua, 132,95 €-ko kostua. Gainerako bidalketetarako, kontsulta ezazu aseguruaren zabalkuntza gertuen duzun posta-bulegoan.